Iruñeko Ikuspuntu jaialdiak zinema dokumentaletan oinarritzen da. Baina aurten erabaki dute filmez aparte, antzezlanak eta performanceak erakustea. Horregatik Hegan hitza hartu dute jaialdiaren hitz gako moduan. Jaialdia martxoaren 6tik 11ra bitartean ospatuko da. Gainera, zinema aretoetatik kanpo eramango dituzte ikuskizunak. Sail Ofizialean lehiatzeko 1.200 film baino gehiago aurkeztu dira. Horietatik hamar film luze, eta zazpi laburmetraia.

XI. jaialdia da, eta berrikuntza dakar berekin, Bosgarren horma deituriko atala alegia. Atal horri dagokion filmak zinema aretotik kanpo erakutsiko dituzte, eta ez dira filmak izango, antzerkia eta perfomanceak baizik. Jaialdiaren egoitza nagusia Baluarte izango da. Alabaina, Gaiarre antzokiak eta Plaza eta Niza kafetegiak ere parte hartuko dute. Laugarren aldiz zuzenduko du jaialdia Oskar Alegriak.

Iturria: Iruñeako Ikuspuntuko jaialdia.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: