Ehunka lagun elkartu ziren atzo [azaroaren 27a] Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan 2017ko Nafarroa Oinezen eskualde mailako aurkezpen ekitaldietan, bi saio izan baitziren. Heldu den urteko Nafarroa Oinez Tantirumairu Ikastolak antolatuko du Lesakan. Iruñean, azaro hasieran egindako aurkezpenaren ondoren, etxean bertan aurkeztu dituzte Oinezen helburuak, leloa, logoa eta materiala, desfile eta guzti. Ekitaldira bertaratu zirenen artean, Bortzirietako hainbat udal ordezkari, gizarte eragile eta kultur eragilez gain, Ikastolako gaur egungo nahiz 42 urte hauetako historiako ikasle, irakasle eta gurasoak joan ziren.

Ehun bat ikasle, ikasle ohi, guraso eta aitatxi-amatxik parte hartu zuten desfilean. Argazkia: Jon Martinez

2017ko Nafarroa Oinezen logoa eta leloa aurkezten dituen bideoa ere erakutsi zuten aurkezpen ekitaldian. Hautatutako leloa, "bikin bat in" da; eta ikurrak, betidanik Tantirumairu  Ikastolaren atarian izan den intxaurrondoaren bi hosto irudikatzen ditu, bat egiten duten bi hosto, elkargune horren indarra eta auzolana irudikatuz. Leloa nahiz logoa gauzatzeko prozesua ikusi ahal izan zen bideoan.

Ekitaldiaren argazki galeria polita egin du erran.eus atariak.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: