Errefuxiatuak bi ontzitan zihoazen Libiako kostaldetik Italiara iritsi nahian. UNHCR Nazio Batuetako Goi Mandatariak aditzera eman du 240 errefuxiatu inguru desagertu direla ontziak ondoratzerakoan, 31 pertsona bizirik atera diren bitartean. Erreskate taldeek desagertutako pertsonen bila jarraitzen dute, baina esperantza gutxirekin.

Errefuxiatu ugari dira urtero Europara Mediterraneotik iristen direnak
4.200 dira jada aurten Mediterraneoan hildako pertsonak, izan ere, NBEk salatu duenez, errefuxiatuen atzean dauden trafikatzaileek geroz eta ontzi txarragoak ematen dizkiete, horrela arriskua areagotuz. Bestalde, Europako Batasunak Greziara iristen diren errefuxiatuak Turkiara kanporatzen dituenetik, geroz eta gehiago dira Europara Italiatik sartzen saiatzen diren pertsonak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: