76 lagun hil dira hegazkin istripu batean Kolonbiako Antioquia departamentuan. 81 bidairi zihoazen eta bakarrik 5ek biziraun dute. Lamia konpainiakoa da hegazkina, Boliviatik zetorren, eta Jose Mari Cordoba (Medellin) aireportura heldu behar zen.

Hegazkinean, Chapecoense futbol taldeko jokalariak, kazetariak eta eskifaiako kideak zihoazen besteak beste. Chapecoense taldeak Hego Amerikako Kopako finala jokatuko zuen Atletico Nacional-en kontra.

Oraindik ez da ezagutzen zerk eragin duen istripua, baina Jose Maria Cordova aireportutik informatu dutenez, hegazkinak lurra jo aurretik larrialdi deia egin du, akats elektrikoak zituelako.

Brasil-ko bandera azta-erdira. Egilea: Geraldo Magela, CC by lizentziapean (flickr)



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: