Bullyingaren aurka egiteko jarri duten telefono publikoa zabaldu eta egun batzuk besterik pasa eta gero, Eibarren 12 urteko mutiko batek ustez bullyingaren ondorioz buruaz beste egin zuen asteazken arratxaldean. Atzo, hilak 4, agur egin zioten ehundaka pertsonek Eibarren ospatutako hiletan. Gazteak bibolina jotzen zuen, eta hiletan, keinu egin zioten  instrumentu honekin Mikel Laboraren "txoriak txori" abestia joz.

Bullyingaren aurka, Working Word. CC lizentzia (Flickr)

Hala ikertzen ari da Ertzaintza, mutikoaren agur-eskutitzean bere hiru gelakideen izen-abizenak eta baita ere honek praktikatzen zuen eskubaloi taldearekin erlazioa duen pertsona baten izen-abizenak agertzen baitira.

Gurasoen lagunek hileta aurretik gertakizunak argitzea eskatu zuten, orain arte ustezkoak eta ele-meleak besterik ez baitira entzun jendearen artean. Gizartean eskola-jazarpena oso komuna dela nabarmentu nahi izan zuten eta honen inguruan adingabekoak eta gizarte guztia kontzientziatzea eta heztea oso garrantzitsua dela ere. Hala ere, ikastetxean eta baita eskubaloi-klubean jazarpena zegoela ukatu nahi izan dute. 

Eskola-jazarpenaren aurkako telefonoa hauxe da: 

900 018 018

Telefonoa, anonimoa eta dohanekoa da eta eguneko 24 orduetan dago erabilgarri.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: