Aiegi, Ayegui gaztelaniaz, Nafarroako ekialdean dagoen udalerria da. Lizarrako merindadean dago, eta  Iruña hiriburutik 45 kilometrora. Aiegiko udalerri mugakideak Allin, Deikaztelu, Lizarra eta Iguzkitza dira.


ITURRIA: Google maps

Iharduera ekonomiko nagusiak bigarren eta hirugarren sektorekoak dira eta abeltzaintzak ez du sekula garrantzia handirik izan Aiegin, ia desagertuta dago. Gaur egun, langabezia tasa %12an dago eta jarduena tasa ia %82an.

Herri txikia da, 3000 biztanle inguru ditu soilik baina horien artean oso pertsonai famatua dugu; Javier Martinez. Javi Bayern Municheko euskal futbolaria da, Athletic cluben egon zen 6 urtez eta ondoren  Alemaniako Bundesligako lehen mailan jokatzera joan zen.

Javi Martinez Espainiak munduko kopa irabazi zuen momentuan. ITURRIA: miathletic.com

Duela 4 urte proiektu bati eman zion hasiera bere Aiegi maitean. Proiektu hori udako futboleko campus bat da haurrentzat, bertan Javik eta beste laguntzaile batzuk txikiak futbolaren munduan murgiltzen dituzte. 

Javi Martinez campusaren aurkezpena. ITURRIA: Navarrasport




Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: