Eli Arrilaga eta Mikel Etxezarreta Olaberriko (Gipuzkoa) Aizpea gaztandegiko kideak dira Gernikako Urriko Azken Asteleheneko gazta onenaren saria eskuratu dutenak. Ez da garaile diren lehen aldia, izan ere, 2007an eta 2013an gazta onenaren saria, 2011n bigarrenarena, eta 2012an hirugarren postua lortu zuten. 5.000 eurotan saldu da gazta erdia, Xaibor diskofestak erosita. Bigarren saria eskuratutako gazta erdiak ere Xaibor-ek erosi du, 100 eurotan kasu honetan. 

Urriko Azken Asteleheneko merkatua

Jaiegun bezpera izan da aurtengo Urriko Azken Astelehena eta eguraldia ere lagun izan zuen, Gernika-Lumo-ko azoka jendez betetzeko errezeta. Gazta, barazki, fruitu eta txakolin postuen artean 140.000 pertsona ibili dira aurten udalaren arabera; azken urteetako jendetzarik handiena.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: