AlexisTsiprasek Greziako gobernuan aldaketa nabariak psatu ditu. Batez ere, ekonomia arloko ministeritzan izan dira aldaketa nabariak herrialdearen krisi egoeratik irtetzeko nahain. Ministro berriek larunbatean hartu zuten kargua, 10 ministrok Biblia eskuan zutelarik eta beste 22k modu laikoan osatu zuten prosezua.

Ekonomia ministeritzari dagokionez, Euklides Tsakalotos, finantza ministro nagusia, bere karguan jarraituko du. Ekonomia eta lan ministeritzaren buruetan izan dira aldaketa esaguratsuenak, Dimitris Papadimitriu eta Efi Ajtsioglu, hurrenez urren, aritu dira jardun berrietan. Azken hau da gobernuko emakume bakanetakoa eta oso garrantzitsua izan zen erreskateai buruzko Europako negoziazioetan. Greziaren zorra Europako erakundeekin negoziatu zuten 3 ministroetatik 2 kaleratu ditu Tsiprasek. Iorgos Katrugalos Lanaren ministro ohia Europako Gaietarako ministrorde izango da aurrerantzean; eta Iorgos Statakis Ekonomia ministro ohia Energia Ministeriora aldatu dute. Horrez gain, errefuxiatuen krisia lantzeko imigrazio saila ofizialitu du.

Argazkia: Andreas Kontokanis

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: