Algorta Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen Getxoko auzoa da. Getxoko auzoen artean; Las Arenas, Romo, Neguri, Algorta eta Santa Maria De Getxo daude eta auzo guztietatik populatuena da Algorta. Bere barnean, Alango, María Cristina, Sarrikobaso, Arrigunaga, Villamonte, La Humedad, Aldapas, Fadura, Ereaga, Usategui, Portu Zaharra eta Bidezabal sartzen dira.

Bibon Handian dago kokatuta, Bilbotik 14km-ra eta 39000 biztanle inguru ditu horiei algortarrak edo guaitoak deitzen zaie. Algortak bi hondartza ditu bere baitan: Ereaga eta Arrigunaga.

Ereagako hondartza. ITURRIA:lamejorplaya.es
Arrigunaga. ITURRIA:hotelesyplayas.es

JAIAK EDO EKITALDIAK

  • Andra Mari: Jaiak maiatzean
  • San Ignacio: uztailaren 31, Algortako jairik garrantzitsuena.
  • San Martín: azaroaren 11,  La Humedad auzoa
  • Aixerrotako paellak: uztailaren 25ean
  • San Lorentzo azoka: abuztuaren 10ean
  • San Nicolás edo pijama eguna: abuztuaren 12an, Algortako Portu Zaharrean
  • Indabada: Urriaren 29an, Txiki Otaegi enparantzan
  • Jazz jaialdia: Uztailean, Bihotz Alai plazan

17. Indabada. ITURRIA: Patri Goirigolzarri


2016ko indabadako zapia. ITURRIA: Patri Goirigolzarri
Gazteei   jai honenak zeintzuk diren galdetuz gero Paellen eguna eta Portu Zaharreko "pijama eguna" aukeratuko lukete. 

Paellen eguna uztailaen 25ean ospatzen da, Aixerrotako zelaietan. Jai honen helburua izenak esaten duen moduan paella egitea da, horregatik txapelketa dago. Baina esan daiteke, Aixerrotako paellak bitan banatuta daudela, batetik nagusien aldea (Udaletxeak antolatzen duena) eta bestetik, gazteena. Gazteen guneari "Bronx" deitzen zaio eta bertan koadrila bakoitzak txosna moduko bat sortzen du musika, sagria eta paellarekin.

Algortako paellak goitik ikusita. ITURRIA: El Correo

Beste aldetik, Portu Zaharreko jaiak ditugu abuztuaren 11tik 14ra. Kuadrilen jaitzierak ematen dio hasiera jai hauei eta hortik aurrera etengabeko jai giroan murgiltzen da auzoa. Aipatzekoak dira kuadrilak egin beharreko frogak jaien lehiaketa irabazteko; sokamuturra, antzarrak, playback, marmitakoa... Baina Portu Zaharreko jaiak identifikatzen duena Pijama eguna da. Jaiei amaiera emateko, azken egunean jende guztia bere pijama janzten du eta kalera ateratzen da inolako lotsarik gabe.



BITXIKERIA

Mundu osoan famatua den "kalimotxoa" Algortako Portu Zaharrean jaio zen.

Bebida: El verdadero origen del kalimotxo









Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: