Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak igandean jakinarazi zuen datorren urteko hauteskunde federaletara aurkezteko intentzioa duela berriz ere. Bi aste barru bere alderdiak, CDU alderdiak alegia, kongresua egingo du eta orduan jakingo da ziur Merkel izango den euren hautagaia. Hauteskunde federalak irabaziko balitu, bere laugarren agintaldia izango litzateke, eta adierazi duenez, hala gertatzen bada bukaeraraino bete nahi du.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra
Bestalde, nahiz eta azkenaldian errefuxiatuen krisiagatik, Europako krisi instituzionalagatik, eta beste faktore batzuengatik desgaste handia jasan duen, oraindik ere oposizio sozialdemokratari 8 puntu ateratzen dizkio azken inkesten arabera. Merkel demokristauak boto intentzioaren %33a dauka eta alemaniarren %71ak positiboki baloratzen du bere lana gobernuburu bezala, 'El País' egunkariak jakinarazi duenez.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: