2016 aparteko urtea izango dela iragarri dute Bordeleko Ardoaren profesionalek. Ardo fruta-gustukoak eta kontzentratuak izango dira, enologo eta ardogileen esanetan, kantitate zein kalitate oso onekoak.
Argazkia:
Urte zaila izan da mahastietan: udaberrian gorrinaren erasoa izan zen eta uda, aldiz, oso lehorra. Baina iraila hasierako euriak eta mahats bilketa aurreko "uda laburrak" salbatu dute uzta, heldutasun ezin hobean baitaude mahatsak.
Argazkia:
Frantzian ez bezala, uztaren bolumena 2015ean baino % 7 handiagoa izango da, eta 2011-2015 tartean baino % 12 handiagoa, Agreste Nekazaritza Ministerioaren estatistika argitalpenaren arabera.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: