Aiara, Ayala gaztelainiaz, Mendebaldeko Nafarroan kokatzen den herria da. Gazteizetik 46 bat kilometrora aurkitzen da. Aiara Arabako lurralde historikoan dago, Bizkaiko mugan, eta beste herri batzuekin batera Aiarako Kuadrila osatzen du. Aiarako eskualdea Amurrio, Okondo, Artziniega, Laudio eta Aiara osatzen dute. 

Paisaian Salbada mendilerroa nabarmentzen da, Garobel izenaz ezaguna, eta baita Tologorri, Ungino eta Aro tontorrak ere. Mendietan, pinu-basoen alboan, haritz, pago eta izeiz beteriko aldeak daude tarteka. Naturaz gozatzeko ingurune ezin hobea da. Gaur egun 3000 biztanlera ere ez da heltzen udalerrian.


XIX. mendera arte ibarreko herri batzuetan euskara mantendu egin zuten, baina hortik aurrera gainbehera handia gertatu da Aiaran. Gaur egun, aiararren ia laurdena euskalduna da, eta haiek biltzeko asmoz Hogeitalau Euskara Elkartea sortu zuten.
Flickr, Javi Diez
Flickr, Javi Diez
Flickr, Eitb.eus
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: