Finaleko partida erabakigarriko Federico Delbonisen garaipena,k bere historiako lehenengo Davis Kopa eman dio Argentinako selekzioari. Horretarako, Kroaziako konbinatua menderatu behar izan du Zagreben jokaturiko finalean. Davis Kopa urtero munduko tenis selekzio onenen artean jokatzen da eta ehun urte behar izan dituzte argentinarrek entsalada-ontzi preziatua etxera eramateko.

Lehenengo hiru partidetatik bi kroaziarren alde erori ostean, kroaziarrek ezin izan zuten azken puntua lortu. Finaleko laugarren partidan Juan Martin Del Potrok bi seteko desabantailari buelta eman zion egungo munduko zazpigarren onena den Marin Cilic-en aurrean. "Delpo"ren mirari honek argentinarrei amesten utzi zien eta kroaziarrentzat psikologikoki kolpe handia izan zen.

Azkenean, partida erabakiorrean Delbonis jaun eta jabe izan zen Ivo Karlovicen aurkako lehian. Faborito kartela kroaziarrak izan eta etxekoen babes guztia berarentzat izan bazen ere, argentinarrak bere tenis onena erakutsi zuen hiru setetan garaipena lortzeko.

http://tn.com.ar/

Argentinarren poz izugarriaren bestaldean, etxekoen negar malkoak izan ziren, atzamar puntekin ikutu baitzuten trofeoa. Argentinarrek horren ohikoa duten sufritzeko gaitasuna eta izaera ausarta erabakiorrak izan ziren amaierako emaitzean.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: