Argazkia, memedeportes.com webguneari esker zuenganatua


35 urte, 275 egun. Historikoa.
Bigarren zatian eta suplentea izanda. Morataren aldaketa ostean. Mazedoniaren aurka eta laugarrena eta azkena sartuz. Horrela egin zuen Aritz Aduriz Zubeldiak historia Espainiako elastikoarekin. Izan ere, aurrelari donostiarrak sartutako golarekin, 86 urtetik egondako marka apurtu egin zuen. Orain bera da Espainiarekin gola sartu duen jokalaririk zaharrena, 35 urte eta 275 egunekin. Ikaragarria.

Horrela bere aste magikoa amaitu zen. Lehenengo 5 gol sartu zituen Athletic-ekin Europa Leagueko partidu batean Genk-en kontra. Historikoa baita. Soilik hiru jokalarik egin dute hau Espainian, eta bat Leo Messi da. Ohikoa denez zaharrena ere izan da hau egiten. Hori eta gero bere bigarren semea jaio zen eta azkenik Lopetegik bere listan sartu zuen. Esaten den moduan Aritz Aduriz ardoa bezalakoa da, denborarekin hobetzen baita.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: