Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan?

Normaltzat saldu diguten haitz zurrun horren erraietan ez gara gustura sentitzen, eta galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian, Arrakala proiektua gauzatu da. Euskal Herria lurralde eremutzat hartuta gai hori lantzen duen ikus-entzunezkorik ez dagoela ikusita, Topatu gazte proiektu komunikatiboak eta Bilgune Feministak elkarlanean, lantalde bat osatu eta jende sare baten laguntzaz, euskarri nagusi gisara dokumental bat duen tresna kutxa osatu dute.


Haitzaren arrakalak azaleratzea izan dute helburu, eta, horretarako, heteroarauaren inguruko gaiak jorratu dituzte: familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu/genero sistemak horretan guztian duen eragina.

Diskurtso teorikoetatik at eta praktiketan oinarrituz, heteroarautik kanpo dauden esperientzia eta bizipenak ezagutzea izan da asmoetako bat. Aldi berean, mugimendu feministak zein LGTBQ mugimenduak haitza arrakalatzeko bidean egindako ekarpenak ere ekarri nahi izan dituzte lehen lerrora.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: