Euskal saskibaloi zaleen gogoan geratuko da aurreko asteburuan jokoan izan dugun azken jardunaldia. Espainiako saskibaloi maila altuenean dauden Baskonia zein Bilbao Basketek eta maila bat beherago dugun Gipuzkoa Basketek garaipena lortu dute beraien partidetan.

Beltzezko gizonei dagokionez, partida lasaia izan zuten igande eguerdian Miribillan. Sailkapenaren zuloan dagoen Manresa izan zuten aurkari eta partida guztian abantaila handiz aurretik izan ziren bilbotarrak. Aipatzekoa izan zen jardunaldiko jokalari onena izendatu duten Alex Mumbru edota Michael Eric pibotak egin zuten lana. Garaipen honekin Bilbao Basketek errege koparako txartela ematen duten postuen lehian tinko jarraitzen du.

Gasteiz aldean ere berri onak dira izpide azken asteetan. Taldeak euroligan partida ugari jokatu arren, ligan erritmo onari eutsiz jarraitzen du. Oraingoan, Buesa Arenan Zaragoza izan zuen aurrean eta uste baino justuago aritu baziren ere, garaipena gasteizen geratu zen. Baskoniak luzapenaren beharra izan zuen zaragozarrak menderatzeko. Aste benetan gogor bati amaiera ederra eman zioten Sito Alonsoren mutilek eta ligan bostgarren postuan dira orain arabarrak.

Maila bat beherago jota, Gipuzkoa Basketen boladak ez du etenik. Gaska pabilioira bueltatu izanak taldeari on egin diola ematen du. Oraingoan Breogan hartu zuen mendean 80-65. Beste garaipen bat sakura eta lidertzan jarraituko dute gutxienez beste aste betez donostiarrek.

www.baskonia.com
Hirutik hiru garaipen eta hiru taldeekin ilusioa pizteko milaka arrazoi. Euskal saskibaloia maila gorenean dagoela ospatzeko moduko arrazoiak baditu zaletuak.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: