Argazkia, mundodeportivo.com webguneari esker zuenganatua

Asteburu bikaina izan da bi Nafar talde garrantzitsuenentzat. Biek lortu zuten garaipena eta taularen goikaldean kokatzen dira, hurrengo denboraldiaren Europarako bidean eta urte honetarako helburua betez.

Txuriurdinek El Molinonen lortu zuten garaipena beti bere zelaian deserosoa den Sporting baten aurka. Garaipen argia izan zen 1-3a. Golak Xabi Prietok, Zurutuzak eta Iñigok sartu zituzten, azkena faltaz gol bikaina izanik.

Bere aldetik Valverderen mutilak etxean irabazi zioten desagertutako Vila-real bati. Partiduko gol bakarra Raul Gartziak sartu zuen Adurizen jokaldi bikain baten ostean errebotea hartuz. Gehiago sartu ahal izan zituzten lehoiek, baina Asenjok dena paratu zuen.

Herrelaxe Erreala bostgarrena kokatzen da 22 punturekin eta Athletic zazpiagarrena 20 punturekin.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: