Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Egunaren inguruan zenbait ekintza antolatu ditu hilabete osoan Berako Goldatz emakume talde feministak. Lehenbizikoa, azaroaren 5ean eginen den autodefentsa feminista ikastaroa izanen da. Egun osoko ikastaroa izanen da, larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era Beralandetan.

Goldatz, Berako Emakume Talde Feminista. Argazkia: erran.eus.

Azaroaren 12an, sarea osatzen duten emakumeen batzarra eginen dute, kafe tertulia moduan, arratsaldeko 4:30ean Beralandetan eta ondorik, Irantzu Varelaren eskutik, Maitasun erromantikoa ezbaian hitzaldia izanen dute, arratsaldeko 6etan leku berean. Hitzaldia nahi duen guziari irekita dago.

Azaroaren 25ean, ortzirala, elkarretaratzea eginen dute Mukixu zubian, arratsaldeko 7etan.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: