Paris 365 fundazioa beharrean dauden pertsonei laguntzen dien elkartea da, Iruñaldean kokatua. Eta aurten ere berriro egingo da Fundazioari helarazteko janari bilketa Arantzan. Denboraldi honetan, hainbat ekimen gauzatzen direla kontuan izanik, ekitaldi hau atzeratzea erabaki dute.

  Irudia: erran.eus. Bertan, aurreko urteko janari bilketa ikus daiteke.

Kanpaina honetan parte hartzeko azaroaren 11n, ostiralean 10:00etatik 12:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara eraman dezakete laguntza Bostak Bat kooperatibara. Bestalde, laguntzeko prest daudenak baina egun horretan ezinezkoa dutenentzat 948 634030ra deitu dezakete, azaroaren 11 baino lehen. Modu honetan, etxeraino joango dira eman nahi diren produktu guztien bila. Fundazioak janari hauek onartzen ditu: esnea, olioa, azukrea, cola cao eta latako kontserbak. Aldiz, diru laguntzaren bat egin nahiean, herriko banku bulegoetan irekita dauden kontuetan egin daiteke.





Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: