Larunbatean, azaroak 19, Karmelo ikastola zaharrari bizi eman ziotela urte betea igaro dela ospatuko dute.  

Duela 51 urte Santutxuko  auzotarrei esker eraikia izan zen Karmelo Ikastola, auzoarentzat eta auzolanean. Duela urtebete, "ideia eta espazio hori berreskuratzeko asmoz", Karmelo Ikastolako eraikin zaharreko patioan hainbat ekimen antolatu zituen Krml Bizirik plataformak; auzoan eta Bilbon zegoen "espazio faltari aurre egitea" eta auzolanean eta auzotarrontzat eraikia izan zen "espazioa berreskuratzea" izan zuten helburu. Bi urte zeramatzan hutsik ikastola zaharrak. Eta urte honetan ekintzaz bete dute espazioa. 

Urtebete bizirik lemapean egun osoko egitarau oparoa prestatu dute;

- 11:00etatik aurrera: haur jolasak, pintxoak, saskibaloi jokoak, haurrentzako rokodromoa, irratsaioa (Irolako kideekin batera), webtelebista eztabaida (Estado de Excepcionekin), KRML Bizirik! materiala salgai, bertako produktuen azoka eta doku-foroa (autogestioa eta okupazio esperientziak).

- 12:00. Bisita gidatu animatua.

- 15:00. Bertako produktuen bazkari herrikoia. Jarraian, kantaldia Peru, Maddi.G eta Maddi.U-rekin.

- 18:00. Ekitaldia.

- 18:30. Donkey Punchers taldearen kontzertua.






Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: