Toperaino beteta eta ahal zuen zabor guztia hartu duela dagoeneko, azaroaren 30ean Azpeitiko Lapatx zabortegia itxiko dela jakinarazi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak. Hilero 15.000 tona zabor jasotzen zituen eta Azpeitiko alkateak albistea ontzat hartu du. Hasiera batean otsailaren 3an itxi behar zuten baina GHK-k atzeratzeko eskaera egin zien.

Jaengo zabortegia, Crisi Calatrava: CC lizentzia (Flickr)

Kontsorzioak hondakinen zati bat Espainiako Meruelo (Kantabria) herriko zabortegira eramango zutela hitzartu zuen eta errefusa zati bat honetarako prestatuta dagoen Mutiloako Lurpe zabortegira eramango zela. Azkenean, Tuterara eramango da errefusa zati bat, datozen hiru urteetan Gipuzkoako zaborren %47a hartuko dituena. Akordio honek zabortegiaren itxiera aurreratzea eragin du, eta honela agur egingo diote gipuzkoarrek, probintzia osoan geratzen zen azken zabortegi publikoari.

Larunbatean manifestaldiaren deialdia egin dute Azpeitian, baita ere Zubietako errauste plantari erretsazoa eginez, eta Azpeitiko berziklatze prozesu eraginkor baten alde.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: