Tuterako Bardeetako Natura Parkearen inguruko errepideak itxiko dituzte azaroaren 3an eta 4an, Espainiako Aire Ejertzitoaren maniobrak direla medio. Bi orduz egongo dira bideak itxita, eguerdiko 12etatik ordu bietara. Urtero lez, Ekaitza izeneko ariketa egingo dute Bardeetako Tiro Poligonoan, benetako su armak erabiliaz.

"Ekaitza 2016" ariketan ejertzitoak botatako bonbetako bat. Argazkia: FPN.

Espainiako Aire Armadak duen tiro eremu bakarra da. Honek ez ezik NATOko beste herrialdetako armadak ere erabiltzen dute, urtero 2.000 gauzatze eginez. Guztira 1951ko ekainaren 9an eratutako guneak 2.222 hektarea ditu.


Protestak inoiz ez dira falta

Nafarren protestak etengabeak izan dira eremuaren 65 urte luzetan zehar. Urtero ekainaren lehendabiziko asteburuan tiro-eremuaren kontrako martxa egiten dute; eta Nafarroako Parlamentuak kontratua ez berritzeko eskakizunak ere egin izan ditu, azkena 2008ko martxoaren 13an. Hala ere, Espainiako Gobernuak beti eman du ezezkoa eta Defentsa ministroa zen Carme Chacónek 2008ko maiatzean "ezinbestekoa" zela esan ondoren, urte hartako abenduaren 22an komunitatearekin kontratua berritu zuen beste hamar urterako, hobei urterako zabal daitekeenak.

Argi dago, aire-tiro eremu honek ez diola batere mesede egiten Bardeetako Parke Naturalari eta ezta bertako biztanleei ere. 
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: