Behobia- Donostia lasterketaren 52. edizioa ospatu da asteburu honetan. 25.077 korrikalari iritsi ziren edizio honetan Donostian kokaturiko helmugara. Emakumeen parte-hartzeak gora egin du beste urte batez, %23ko parte-hartzearekin errekor berria lortuz.
Iturria: Ainara Berges

Igandean, azaroaren 13an, ospatu zen Irungo Behobia auzoa eta Donostia hiriburua batzen dituen lasterketa. Lasterketan izena eman zuten 31.276  korrikalarien artean %19ak kale egin zuen, 25.228 korrikalari  hurbildu baitziren Behobiako irteerara. Helmugara iritsi ziren korrikalarien artean 936 korrikalari deskalifikatuak ziren arrazoi ezberdinak direla medio. Emakumeen parte-hartzeari dagokionez errekor berri bat ezarri da  %23ko parte-hartzearekin.

Carles Castillejo izan da gizonen artean irabazlea 1:00:18ko denborarekin. Bigarrena Jose Manuel Dias izan da, 2 minutu eta 02 segundoko aldearekin. Hirugarren postua Pedro Nimo galiziarrarentzat izan da, 1:02:29ko denboran lasterketa burutu ostean. Emakumeen sailkapenari dagokionez, Aroa Merino izan zen garailea 1:10:55ko denborarekin. Bigarren postuan Clara Simal izan da minutu 1 eta 40 segundoko tartearekin eta hirugarrena, berriz, Raquel Gomez izan zen, 1:12:56eko denboran lasterketa burutu zuena.

Iturria: Ainara Berges


Roller kategorian Sergio Uriarte eta Maite Ancin izan dira irabazleak. Elbarrituen kategorian, berriz, Luis Bustingorri nagusitu da. Gipuzkoarrei toki berezia gorde zitzaien podiumean. Izan ere, Claudia Behobide eta Eneko Agirrezabal izan ziren helmugara iritsi ziren lehen gipuzkoarrak.

Iturria: Ainara Berges


Haur eta gazteek Behobia Gaztean parte hartzeko aukera izan zuten. Kategoria honetan 299 parte-hartzailek izena eman bazuten ere, 246 gazte izan ziren azkenean igandeko lasterketan parte hartu zutenak. Aipatzekoa da Behobia gaztearen edizio jendetsuena izan dela aurtengoa.

Lasterketa bukatutakoan, prentsaurrekoa burutu zuten Behobia-Donostia lasterketako antolatzaileek Pio Baroja Udal Kiroldegian lasterketaren balorazioa burutzeko. Aurkezpena Iñigo Etxeberria lasterketa koordinatzaileak eta Fernando Ibarretak ekoizpen arduradunak burutu dute. Osasun alorraren inguruan mintzatzeko Felix Zubia, Behobia-Donostiako mediku batzordeko kidea, bertaratu zen.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: