Oinatz Bengoetxea leitzarrak irabazi du 2016ko lau t´erdiko txapela. Atzokoan Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatu zen final handian, ikuskizun galanta eskaini zuten bi pilotariek. Bengoetxea VI.nak Jokin Altuna menderatu behar izan zuen, esku pilotako hiru modalitateetan txapela irabazi duten pilotarien sail preziatuan sartzeko.

http://www.diariodenavarra.es

Partidaren mamian barneratuz, leitzarrak sendo ekin zion finalari eta tartetxoa egin zuen markagailuan lehenengo tantoetan. Altuna gazteak horrelako final bat jokatzeak eragiten duen urduritasun eta tentsioa pairatu zuen bere lehen tantoa egin arte. Hasierako izerdiak bota ostean, orain arte ikusi dugun amezketako artistaz gozatzeko aukera izan genuen. Aurreko koadroetan erakutsi zuen maixutasuna medio 12-9ko abantailaz iritsi zen lehen atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean partidak aldaketa galanta izan zuen. Aldagelatatik Oinatz bere buruan ideiak argiago zituela bueltatu zen. Horrela 9 tanto errreskan egini 18-12 aurreratu zen. Dena salduta zegoela ematen zuenean ostera, Jokinek barruan duen borrokalari sena atera zuen eta 20-18 aurretik jartzea lortu zuen. Oinatz ez zegoen errenditzeko asmoarekin eta tanto zoragarriak egin zituen txapeletik tanto bakarrera izan arte. Horrela txapelaren jabea azken tantoan erabaki zen, Oinatzek txokoan eginiko dejada batera Jokin ez zen garaiz iritsi.

Final gogoangarria izan zen Ogeta frontoian bildu ziren guztientzat. Pilotazaleen pilota gosea ederki asko asetu zuten finala jokatu zuten bi pilotari handiek. Harmailetan giro ederra izan zen eta jendeak bere aulkitik zutik amaitu zuen partida. Bengoetxearentzat bere ibilbide profesionalean irabazten duen hirugarren txapela da, modalitate bakoitzean bat. Altunaren kasuan ordea, 20 urterekin jokatu du lehenengo finala eta txapel preziatua janzteko aukera anitz izango ditu hurrengo urteetan.

Txapela bakarrak irabazi ahal duen arren, biek txapeldun handien mailan egin zuten distira azken urteetan izan den finalik onenean.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: