Bi pertsona hil dira eta beste hiru zauriturik atera dira Cervera del Río Alhama (Errioxa) udalerrian gertatutako auto istripu batean. Ezbeharra, autoa bidetik atera delako gertatu da N-113 errepidearen 68. kilometroaren inguruan.

SOS RIOJA 112 koordinazio zentroak jakinarazi duenez, istripua larunbat arratsaldeko 18:50 inguruan jazo da. Bertatik pasa diren hainbat pertsona izan dira larrialdietako zentrora deitu dutenak.

Abisua jaso eta berehala gerturatu dira gertakarien lekura errioxa eta aragoiko osasun serbitzuak, suhiltzaileak, errepide nazionalaren mantentze-lanaz arduratzen den enpresako lan talde bat eta guardia zibila. Hileta serbitzuak ere bertaratu dira azkenik.

Hiru zaurituak, Fundación Hospital de Calahorra osasun zentrora eraman dituzte.

Argazkia: Raúl Hernandez González; Flickr webgunetik aterata; CC by lizentziapean

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: