Angelu Lapurdiko iparraldeko udalerri bat da. Baiona eta Biarritzeko udalerriekin batera, BAB izeneko metropolitar gunea osatzen du. Herriaren euskal izena Angelu da, baina frantses nahiz gazteleraz Anglet. 

Angeluko geografia askotarikoa da: iparral­deko itsasaldetik hasi eta nekazaritza eta abeltzaintzan oinarritutako barrual­deko lurral­deetaraino, Arrangoitze eta Basusarri udalerrien mugan. Angelu, garai batean, baso hostotsua izan zen, gero, pixkanaka, baso hura desagertu da, zuhaizti batzuk irauten badute ere.

Udalerriaren %10 pinudiz beteta dago, batez ere Pignada, Lazaret eta Xiberta auzoetan. Eremua oso laua da, mendirik ez duena.

Angeluk 4,5 kilometroko kostaldea eta 11 hondartza ditu, iparraldetik hegoaldera hauexek dira: Barakoa, Zalduena, Dunena, Itsasokoa, Madraga, Madragattipia, Xibertakoa, Mariñela, Urrezko hondartza, Plage du Club eta Amodio Ganbera.  Udalerriak hiru anintzira ditu: Xiberta, Aturriren bokalean dagoen Bokale eta Biarrizko Harausta auzotik gertu dagoen Brindos.

Flickr, Henri Pierre Cazaux
Flickr, Johan


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: