BNP bankuak Biarritzen duen egoitza okupatu dute gaur goizean Bizi! mugimendu antikapitalista eta ekologistako kideek, banku horrek iruzur fiskalean duen ardura salatzeko.
Mugimenduko kideen esanetan, bankuak iruzur fiskalean parte hartzen du "zenbaki ikaragarriekin", eta hori salatzeko, "Apostrophes" saioaren parodia egin dute bankuaren barruan.


Argazkia: Bizi! mugimendua
Jon Palais Bizi! mugimenduko kideari elkartasuna adierazi nahi izan diote, bankuaren salaketa baten ondorioz auzipetu egingo baitute datorren urtarrilaren 9an. Poliziak kanporatu ditu kideak, eguerdiko 14:30ean.

Parodiaren eta kanporatzearen bideoa zabaldu dute euren webgunean.



Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: