Adinerdiko gizon kolonbiar baten gorpua aurkitu zuten pasa den ostegunean Ebro ibaiko Konfederazio Hidrografikoaren (CHE gaztelaniazko siglak) neurtzailearen inguruan. N-113 errepideak zeharkatzen duen zubi baten azpian, Castejonen.

36 bat urte zituen hildakoak eta Tuteran bizi zen. Ostiralean egin zioten autopsiaren ondoren, Guardia Zibilak gizahilketatzat hartu du. Izan ere, gorpuak biolentzia zeinuak zituen. Asfixia jo dute heriotzaren arrazoitzat. Hil ondoren jaurti zuten Ebro ibaira.

Nahiz eta gorpua agertu zen tokira bertaratzeen lehenak Foruzaingokoak izan, Guardia Zibila da ikerketa lanaz arduratzen ari den taldea. Oraingoz ez dute baztertzen hilketaren arrazoia zehazteko hipotesirik.

Tuterako lehengo instrukzioko epaitegiko titularrak, guardiako funtzioetan, isilpeko sumarioa agindu du kasuaren irekieran. Berak zuzenduko du Guardia Zibilaren ikerketa lana.

Argazkia: Derick Leony, Flickr webgunetik aterata; CC by lizentziapean

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: