EB-ren, Ezker Batuaren (IU gaztelaniaz) Calahorrako talde munizipalaren egoitza kristalak apurtuta aurkitu dute gaur goizean bart gauen jasandako erasoarengatik. Egoitzak jasotzen duen 2. erasoa da urte eta erdi eskasean. Pasa den urteko abuztuan beste bat jasan baitzuen.

Eraso berri honetan, oraindik argitzeko dago nola apurtu duten kristala. Baina, dirudienez, ostikada baten ondorioz izan daiteke, ez baitago harririk ez beste objekturik lokalaren barnealdean. Iazko abuztuko erasoan, lokalean txikizioak eragiteaz gain, erasotzaileek hainbat gauza lapurtu zituzten. Hala nola, ordenagailuak, bulegoko materiala eta kanpainetarako bozgorailuak. Azken eraso honetan ordea, kristala apurtu besterik ez dute egin.

Calahorrako udaletxeak gertatutakoaren berri eman dio poliziari eta hauen eskuetan geratu da kasua aztertzeko ardura.

Argazkia: Izquierda Unida; Flckr webgunetik aterata; CC by lizentziapean

Esan beharra dago, Calahorrako sedeaz gain, EB-ren beste herri batzuetako egoitzak ere erasotuak izan direla aipaturiko denbora tartean. Iaz esaterako, Santo Domingo de la Calzadakoa eraso zuten, txikizioak eraginez eta sinbolo nazi-faxistak margotuz.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: