Ekain kobazuloko labar-artearen digitalizazioa bultzatu du Eusko Jaurlaritzak, baita webgune berezia sortzea eta mugikorrerako aplikazioa garatzea. Debako koban aurki daitezkeen duela 14.000 urteko margolanak, Paleolitiko garaikoak, erresoluzio handian digitalizatu ditu Madpixel enpresak. Herritarrentzat ikusgai jarri dira honela, kontserbazio arrazoiak direla eta, publikora itxita dago 2008tik Gizateriaren Ondare den koba. 

Artzei konposizioa

Margolan garrantzitsuenak eta esanguratsuenak digitalizatu dituzte eta koba bisitatzearen esperientzia digitalki birsotu webgunearen bidez. Panelik garrantzitsuenak, Erdialde, Zaldei, Artzei eta Azkenzaldei erabat digitalizatu dira eta sala garrantzitsuenen 360º panoramak sortu. Ekain kobaren erreplika ere eraiki zen 2008an, Zestoan kokaturik dagoen Ekainberri
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: