Ekonomia Zirkularraren inguruko jardunaldiak aurrera eramango dira gaurtik aurrera Gasteizen. Zero Waste  Europe koalizioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dituzte jardunaldi hauek, Europako Batasunaren laguntzarekin. Hiru eguneko egitarauan bilduriko ekintzak azaroaren 28, 29 eta 30ean gauzatuko dira.

Vitoria-Gasteiz. Egilea: Juanadc, CC lizentzia.


Gasteizen burutuko dira kongresu honen ekitaldi nagusiak. Hala ere, aurtengo edizioan lau enpresa, lau udal eta eredugarria den mankomunitatera bisitak antolatu dira. Hala, kongresuan zehar Ekonomia Zirkularraren inguruko gaiak landuko dira euskal lurraldeetan zehar.

Javier Garaizarrek, EHU-ko errektore ordeak, gaur goizean kongresuari hasiera eman dio partaideak agurtuz. Zero West European taldeko zuzendaria izan da jardunaldien aurkezpen nagusia egin duena. Lehenengo egun honetan landu den gai nagusia honakoa izan da: Ekonomia zirkularra Europan-errefus zatia murrizteak udalerrientzat. Eztabaida honetan Europako leku desberdinetatik bertaratutako adituek parte hartu dute.

Biharko bisiten lehenengo eguna izango da. Azurmendi jatetxe jasangarria, Shunkfunk and Coopera moda diseinuko lantegia eta Leintz Gatzaga, Oñati eta Arrasateko hondakinen kudeaketa eraginkorra burutzen dituzten lekuak bisitatzeko aukera izango dute kongresuko partaideek.

Azaroaren 30ean amaituko da Ekonomia Zirkularraren inguruko kongresua hau. Aktibitate ugari antolatu dira egun honetarako ere. Batetik, Arabako Burgeluko auzo-konpostatzea eredua ezagutzeko aukera izango da, auzo-konpostajearen praktika ona zabaltzeko. Bigarrenik, Sasieta mankomunitatea bisitatuko da gaikako bilketak izandako bilakaera aztertzeko. Azkenik, Rebattery enpresa ezagutzeko aukera egongo da remanunfacturingean diharduen enpresa bat ezagutzeko.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: