Finaleko podiumean protagonistak. Argazkia: www.noticiasdegizpuzkoa.com
Lizartzako 22 urteko mutila, goitik behera nagusitu zen atzo Logroñoko Adarraga pilotalekuan jokatu zen finalean. Aurkaria "etxean" jokatzen zuen Dario errioxarra izan zuen Jakak. Aspe enpresako bi pilotarien arteko lehian diferentzia garbia ikusi zen. Dirua ere Jakaren alde zian zen berrogei ehuni.

Txapelketan guztian zehar Dariok sentsazio hobeak erakutsi zituen eta Jaka zalantza askorekin iritsi zen final handira. Partida hasi eta berehala ostera, gipuzkoarraren joku sendoa eta errioxarraren ezina ikusi ziren kantxan. Hasiera hasieratik egin zuen zuloa Jakak markagailuan eta partzial handiak egin zituen sakea ere ederki baliatuz. Dario gaztea kinka larrian zegoela argi ikusi zuten etxeko pilotazaleek eta asko bultzatu arren ezinezkoa egin zitzaion ezer egiterik. Horren isla amaierako markagailuak erakutsi zuen 22-10ekoa.

Jakak aurreko urtean galduriko finalaren zapore garratza ahotik kendu zuen, bere lehenengo txapel profesionala buruan jantzita. Bigarren aukeran lortu du helburua eta datorren urteko maila nagusiko txapelketan izateko txartela ere poltsikoratu du. Dario, 19 urteko errioxar gazteari dagokionez, oraindik ere egiteko dagoen pilotaria dela erakutsi zuen. Aurretik bide luzea dauka eta atzoko finala bere hazkuntzarako beste pauso bat izan zen etorkizunean gauza handiak egiteko gai izateko.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: