IV. Ernadi Rock-en kartela. Argazkia: Ernadi Rock
Malerrekako Gazte Asanbladak IV. Ernadi Rock jaialdia antolatu du laugarren urtez, aurtengoan Donamarian azaroaren 5ean. Egun osorako ekitaldiak antolatu dituzte, kontzertu handiekin borobilduko direnak. 

Goizeko 10etan herrian barna kalejira emanen dute musikarekin. 11:00etan, Xomorro taldeak bideraturik, tela erakustaldia eta  adin guztietarako zirko tailerra egongo dira. 12:00etan inguruko gazte asanbladen mahai-inguru idekia egonen da; eta, ondoren, aperitifa. 14:00etan gazte bazkaria izanen da (bazkarirako txartelak Titin eta Elgorriagako Herriko Ostatuan daude 9 eurotan salgai). 18:00etarako gazte jokuak antolatu dituzte eta 21:00etatik 23:00etara pintxo afariaz gozatzeko parada egongo da. 22:00etan, MGA erara kontzertuei hasiera emango zaie. Talde gonbidatuak Estu&Larri, Bolbora, Tutan Come On eta Ufestuek dira. 


Estu&Larri talde nafarra. Argazkia: Musika zuzenean.


Bolbora talde arellanoarra. Argazkia: Gauilunak.


Tutan Come On bikote gazteistarra. Argazkia: Musika zuzenean.


Ufestuek talde erratzuarra. Argazkia: Musika zuzenean.










Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: