Errefuxiatuen drama gizarteratzeko asmoz elkarretaratzeak burutu dituzte asteburu honetan Durangon eta Zornotzan. Elkarretaratze hauek bi herrietako Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformek antolatu dituzte.

Errefuxiatuei ongi etorria. Iturria: Imagen en accion, CC lizentzia.


 Durangoko elkarretaratzea Andra Mari elizpean aurrera eraman zen. Zornotzako elkarretaratzea, berriz, Sabino Arana kalean burutu zen. Durangon hilabeteko lehenengo larunbatean burutzen dituzte errefuxiatuen babeserako elkarretaratzeak. Zornotzako lehen elkarretaratze izan zen larunbat honetakoa, baina etorkizunean elkarretaratze hauek burutzen jarraitzeko egunaren bila hasi dira jada.

 Plataformak bi elkarretaratze hauek aprobetxatu zituen bertaratutako jendeari haien helburuen berri ematen zuten orriak banatzeko.Durangoko ekitaldian banaturiko paperak zioen moduan, “lurralde guztietako errefuxiatuek bizi duten dramaren inguruan biztanleria sentsibilizatzea” gustatuko litzaieke. Horretarako, “jendarte solidarioagoa” pixkanaka sortzea nahiko lukete.

  Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak helburu zerrenda luzea du eskuartean. Mota honetako ekintzen bitartez errefuxiatuek jasaten dituzten diskriminazio egoera guztiak salatu nahi dira. Gainera, emakume eta haurrek bizi dituzten errealitateak aditzera ematea eta hausnarketa bultzatzea da helburuetako beste bat. Helburu hauek eta beste batzuk bete daitezen instituzioak presionatzea beharrezkoa da.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: