Hotz Bergara elkarteak errefuxiatuei laguntzeko rifa prestatzen ari da, honetarako, kirolaz baliatuz. Ekitaldia urtarrilaren 28an izango den arren, dagoeneko prestatzen ari dira zozketaren produktuak. Badauzkate jadanik zozketatuko diren 96 kirol-artikuluetatik 90, oso ezagunak diren 60 kirolarienak.
Beste batzuen artean, Xabi Alonso, Markel Bergara, Naroa Agirre, Abel Barriola, Martinez de Irujo, Aritz Aranburu, Ainhoa Murua, Baskonia saskibaloi taldea... kirolarien artikulu pertsonalak izango dira zozketaren barnean.

Siriako errefuxiatuak. Fotos TVN, CC lizentzia (Flickr)


Honetarako 14.000 rifa salduko dituzte, euro batera bakoitza. Hauek zozketara batu diren elkarte ezberdinek salduko dituzte: Hotz Oñati, Hotz Zarautz, Arrasateko Harreman, edo Arrasateko Agurain taldea. Hainbat taberna eta lokal ere batu dira iniziatibara, eta gainera, ekimena ezagutarazteko Durangoko azoka aprobetxatzearen aukera ikusten dute ere.

Urtearen hasieran Hotz Bergarak arropa jasoketa ere egin zuen, oso harrera ona izan zuena. Baina hau da esperantza guztia jarri duten ekimena, eta harrera on hori errepikatzea espero dute.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: