Laugarren Bilketa Nagusiaren lehenengo egunean 83.160 kilogramo bildu dira, bi jardunaldietan esperotako 215.000 kilogramoetatik. Helburu horretara heltzeko 1.000 boluntariok parte hartzen dute Vianako eta Errioxako 79 establezimenduetan banaturik.


Argazkia: Flickr, egilea Editorial J, CC by lizentziapean


Bilketa Nagusia 2013tik ematen da Errioxan, Elikagaien Bankuak zuzenduta. Urte horretan 164.857 kilogramo bildu ziren; 2014an, 207.000 kilogramo baino gehiago batu ziren; eta 2015ean, 213.691 kilogramoetara heldu zen. Gainera, 2014tik pertsonai ezagun baten kolaborazioa izan da: 2014an Francis Paniego sukaldaria, 2015ean Taquio Uzqueda artista, eta urte honetan Javier Camara aktorea egongo da babesle moduan.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: