Europako atzerri ministroen ahotan ez zegoen beste gairik egin berri duten bileran: Estatu Batuetako hauteskundeak. Nonahi entzuten zen Donald Trumpen izena, azken asteko pertsonaiarik garrantzitsuena baita. Inkesta guztien aurka, munduko superpotentzia nagusiaren boterea eskuratu zuen dirudun errepublikarrak, Hillary Clinton garaituz.

Estatu Batuak potentzia ekonomiko eta militarra da eta Europako herrialdeen lagunik funtzeskoena. Horregaitik, Trumpek osatuko dituen kanpo loturei inguruko albisteen berri daude atzerri ministroak. AEBeko lehendakari berriak hauteskunde aurretik zenbait promesa iragarri zituen. Alde batetik, Estatu Batuen nahiak asetuko zituela esan zuen "amerikanismoa" babestuz. Beste alde batetik, azken urteotan hain famatua bilakatu den akordio bat zalantzan jarri zuen: TTIP. Europar hiri askotan itun honen aurkako manifestaldiak osatu ziren eta badirudi Trump ere aurka dagoela. Horrenbestez, golpe latza izango litzateke Europako ekonomiarentzat itun hau ez sinatzeak. 

Argazkia: Mark Taylor

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: