2016ko urriaren 20tik 22ra, Leioako EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak Digitaro Euskarazko Komunikazioaren Nazioarteko II. Biltzarra hartu zuen. Urriaren 21ean, hainbat hizlari, mahai-inguru eta aurkezpen izan ziren. Adibidez, Arkaitz Zubiaga Warwickeko Unibertsitateko ikerlari eta informatikaria, kazetaritza eta sare sozialen papera eta garrantzia konputazioa nola errazten duten azaldu zuen.




Hiru damatxo-ren helburu nagusiak komunikazio zerbitzuak eskaintzea eta eduki propioak sortzea dira. Irudia: @digitaroEUS

PETXAKUTXA formatuko proiektu digitalek ere euren lekua izan zuten: Klitto! atari digital feminista, Ahotsa.info webgunea (Ateak Ireki-ren ondorengoa), Hiru damatxo ideia faktoria, etab. Mahai-inguruak ere egon ziren bertan: “Euskal komunikabideak eta lurraldea” edota “Publizitateaz aidanez. Zer da eta zertarako balio du publizitate instituzionalak?”, besteak beste.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: