Facebookek lan eskaintzak argitaratzeari ekin dio azkenaldian, batez ere orrialdeko administratzaileei zuzenduta, bertatik irten ere egin gabe lan eskaintzak bidali eta jaso ditzaten.



TC-k(Tech Crunch) elkarbanatutako pantaila-argazkiei esker, jakin dezakegu lanaren inguruko informazio bete-betea eskura dezakegula, hala nola:eskaintzen den postua, ordu kopurua, dirua...Horrez gain erabiltzaileek lanpostu horretara postulatzeko ahalmena izango dute klik baten bidez.
Bestalde, iragarkiak jartzea guztiz doakoa izango da, baina ahalik eta audientzia handienera heldu nahi izatekotan, diru kopuru bat ordaintzeko beharra egongo da.
Hala ere, momentuz, froga bat baino ez da Facebookek ezarritako funtzio berri hau, beraz oraindik ezingo dugu jakin atal honen eboluzioa bertsio originala momentuan ikusi arte.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: