Ikasle batzuk chromerentzat hedadura bat atera dute, zeinetan Facebookeko gezurrezko albisteez ohartarazten den. Horretarako, testu bat agertzen da eta bertan albistea "eztabaidagarria" dela jartzen du. Google eta Facebook gezurrezko albisteetan iragarkien erabilera murrizten hasiko dira, baina ez dago zehaztuta zein albiste sartuko diren eta zein ez hor.


Gezurrezko albisteak murriztea da honen helburua, izan ere, sare sozialetan titular erakargarria eta argazki deigarriak daudenean, jendeak albisteak egiazkoak edo gezurrezkoak diren aztertu gabe zabaltzen ditu gainerakoek ikus ditzaten eta horrela gezurrak zabaltzen joaten dira askotan kalteak sortuz. Hala eta guztiz ere, Facebooketik adierazi dute gai honek kezkatu egiten diela eta beraien sare sozialean zabaltzen diren berri gehienak egiazkoak direla.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: