Falangearen ikurrarekin sinatutako pintada bat agertu da Altsasuko Koxka tabernaren kanpoaldean, Falangeren ikurrarekin batera. «Pikoletoekin aise, Falangekin kasu» zioen dagoeneko ezabatu duten esaldiak.

Falangeren pintada, Koxka tabernaren atarian. Argazkia: @hitzondo.

Taberna horren kanpoaldean izan ziren liskarrak joan zen urriaren 15ean, bi Guardia Zibil eta haien bikotekideak eta hainbat lagunekin. Horren ondotik, bi gazte atxilotu zituzten Guardia Zibilei eraso egitea leporatuta.

Altsasuko Ospa Mugimenduak, Guardia Zibilaren jarrera gaitzetsi eta ondorengoa adierazi zuen komunikatu baten bidez: “Atzokoa ez zen egoera isolatu bat izan, berriro ere bi guardia zibil, berriz mozkor, berriz oldarkor… beste behin probokatzen eta gure eremuetan euren inpunitate legalaz harrotzen. Hasi ziren, probokatzen, hasi zituzten bultzadak eta mehatxu gogorrak 'te voy a matar', 'Te voy a meter un tiro entre ceja y ceja' eta segituan biolentziaren erakustaldia egin zuten, honek ekarri zuen beste guztia".

Bizilagunek eta Ospa Mugimenduak polizia muntaia salatzeko kaleak hartu zituzten urriaren 22an Altsasun. "Guardia Zibilaren eta komunikabideen muntaia politiko-mediatikoa" salatu zuten 2.000 lagun inguruk, Guardia Zibilari eraso egitea leporatuta herriko bi gazte atxilotu, eta polemika piztu ostean.

Guardia Zibilaren presentziarekin igaro zituen kaleak "Utzi bakean!" lelopean antolaturiko manifestazioak. Hasi bezain pronto, "probokazioetan ez erortzeko" aholkatu zieten antolatzaileek manifestariei, eta ezbeharrik gabe garatu zen mobilizazioa, Guardia Zibilaren ibilgailu batek protesta geratzeko imintzioa egin bazuen ere.

Ibilbidea amaituta, "zirku mediatiko politiko poliziala" gaitzetsi zuen komunikatua irakurri zuen ordezkariak: "Bi gazte atxilotu, Altsasu militarki okupatu, eta herria iraindu dute hedabide gehienek. Dena dela, bertsio ofiziala desmuntatu dugu".


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: