Fidel Castro, Kubako iraultzaren burua eta presidente ohia 90 urterekin hil dela jakinarazi du Raul Castro anaiak.

Raulek adierazi duenez, gorputza erraustu egingo dute, Fidelek nahi zuen bezala. Errautsak, La Habanatik Santiago de Cubara eramango dute, Kuba osotik karabana bat eginez. Ibilbidea azaroaren 30an hasiko da eta abenduaren 3an bukatuko da Fidel Castroren sorterrian. Bederatzi eguneko dolu aldia ezarri du Kubako gobernuak.

Fidel Castro XX. mendeko pertsonai garrantzitsuenetariko bat izan zen. Kubako iraultzaren burua izan zen eta 1959tik 2008ra izan zen irlako presidentea.


Iturria: Un divertimento de Saulomol, CC by lizentziapean

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: