Frantziako zentro-eskuineko alderdiak hauteskundeak osatu ditu datorren urteko presidentegai aurkeztuko dena aukeratzeko. Francois Fillon lehen ministro ohiak errez irabazi du, eta bigarren itzulian Alain Juppe Bordeleko alkatearekin borrakatuko du alderdiaren burua izateko. Nicolas Sarkozy, aldiz, azken postuan gelditu da eta bere porrota onartuz Fillonentzat eskatu du botoa.
Nahiz eta hasiera batean inkestek ez zioten etorkizun handirik ematen, denbora pasa ahala bere hautagaitza indartzen joan da. Botoen %44a eskuratu zuen, Jupperi eta Sarkozyri hurrenez urren 16 eta 23 puntu aterata. Irabazleak homosexualen adopzio eskubidea eta 35 orduko lan astea kentzean oinarritu du bere kanpaina, arraskasta lortuz. Garaipen argiarekin Fillon askoz indartsuago sentitzen da bigarren itzulirako Eliseorako bidean.

Hauteskunde hauen galtzailea Nikolas Sarkozy izan da. Presidente ohiak ez zuen halako golperik espero, baina espero baino hobeto hartu du albistea. Gainera, Fillon hautagaiari eman dio babesa.

Argazkia: European Peoples party

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: