Bake Eder palazioa, Areeta (Getxo)
 Azaroaren 26an, larunbatean, jardunaldiak izanen dira Areetako BiscayTIK Fundazioaren egoitzan (Bake Eder palazioan) Getxoko blogarien topaketa. Mikel Agirregabiriak sustatutako ekimen bikain honetan, urtero bezala, hainbat hitzaldi izanen ditugu teknologiaren eta hezkuntzaren esparruak paper inportantea edukiko duelarik. Dagoeneko VIII. edizioa da, 2016ko azaroari dagokiona eta Bake Eder deritzon palazioan, beti bezala, teknologiez gehiago ikasteko parada egonen da. Sarrera doanekoa da, eta formulario baten bidez eman daiteke izena. Goiz osoan zehar burutuko da topaketa eta Internet & Euskadi elkarteak antolatzen du ekimena.


Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: