Goreta edo Gourette Ipar Nafarroan aurki dezakegun eski estazioa da, Laruntz herrian, Biarnon. Hasiberrientzat aparta da, izan ere, Pirionioetako gainontzeko estazioetatik bereizten duen hasiberrientzako gune zoragarri bat eskaintzen du.

Aipaturiko hasiberrientzako gune hori, gainerako pistetatik aparte dagoen 14 hektaeratako gune batek osatzen du. Eskia ikasten hasten direnek bere ikasketa prozesuan baliabide onenak izango dituzte eta segurtasun neurri egokioenak ziurtaturik ukanen.

Esperientzia handiagoko eskiatzaileek ere beraien trikimailuak landu ahal izateko aukera izango dute ere freestyle deritzona lantzeko ahalbidetuta dauden guneetan edo snowparkean.

Hautxek dira Goretako eski estazioaren pista guztiak, bistadizo bat eman nahi izanez gero. Begi bistakoa denez dagoen aukera oso zabala da. Sakatu mapan eta handiago ikusi ahalko duzu.

Goretako eski esatzioko mapa

Eski estazioak, bertara gerturatu aurretik pisten egoeraz eta eguraldiaz jakin ahal izateko webkamera zerbitzua eskaintzen du.

Webkamera  zerbitzua

Familian joateko oso aproposa da Goretako eskigunea, eskaintzen dituen zerbitzu bereziengatik, elkarri lotuak dauden trineo bereziak esaterako.

Forfaiten prezioei dagokienez, ondorengo irudian ikus ditzakezue tarifak, baina, beste bilaketa mota bat nahi izanez gero webgunean prezio guztiak ikus daitezke.

Forfait arruntaren prezioa

Begi bistakoa denez, eski estazio honek zerbitzu zabalak eskaintzen ditu. Ez ezazu bisitatzeko aukera galdu. Biarno zoragarrian kokatua.

Goretako eski estaziora iritsi ahal izateko mapa

EHUko ikasleek, urtero bezala, Pirinioetako eski estazioetara merke joateko aukera dute. EHUko Kirol Zerbitzuen onespenarekin, Anyway edo Lingstone Bidaiak enpresak eski ikastaroa eta bidaia antolatzen ditu.

http://www.viajeslivingstone.com/
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: