Grand Tourmalet Pirinioetako parkean dago 

Grand Tourmalet eskigunean bi estazio daude, elkarrengandik hurbil: La Mongie edo Mongia eta Bareges. Zalantzarik gabe, Ipar Nafarroako eskigune garrantzitsuenetarikoa da 100 kilometroko eskigunea izanik, 69 pistarekin. Eskiatzeko gaitasunaren arabera maila ezberdineko pistak daude, Mongia eta Bareges eskiguneetan. Bestalde, prezio ezberdinak daude bakoitzaren beharretara moldatuak. Honako tarifak 2016-217 denboraldiari dagozkio:




Webkamera ikusi ahal duzu uneoroko eguraldiaz jabetzeko. Grand Tourmaleten kasuan, N-PY elkarteak ematen du informazioa ondoko orrialdean (egizu klik irudian):


Ondoko bideo honetan Pic du Midi eta Grand Tourmalet eskiguneko leku zoragarriak ageri dira dron bidez grabaturik. Gozatu irudiez:


Eta beste bideo honetan, Gorka Jakobe Palaziok egindakoan, Mongia edo La Mongie herriska ikusteko aukera dago. Gogora dezagun Bagneres de Bigorre herriko barruti edo auzoa dela Mongia, kanpan haranetik 8 kilometrotara gutxigorabehera. Gainera, gogora dezagun Tourmalet edo Torremaleta-ren ondoan dagoela, Mongiatik 300 metrotara heltzen baita tontorrera. Hortaz, Frantziako tourraren leku mitikoa da Mongia.


EHUko ikasleek, urtero bezala, Pirinioetako eski estazioetara merke joateko aukera dute. EHUko Kirol Zerbitzuaren onespenarekin, Anyway edo Livingston BIdaiak enpresak eski ikastaroa eta bidaia antolatzen ditu.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: