Cumhuriyet egunkariko hamasei kazetari atxilotu ditu turkiar poliziak PKKren (Kurdistango Langileen Alderdia) eta Fethullah Gullen predikatzailearen izenean delituak egitea leporatuta. Istanbulgo Fiskaltzak delituak egin izana eta biekin kolaboratzea eragozten die kazetariei. Hauen artean, Musa Kart karikatugilea, Murat Sabuncu editore burua eta Kadri Gursel zutabegilea daude. Bestalde, Akin Atalay hedabideko edizio kontseiluko kidea atzerrian dagoela aprobetxatuz, bere etxea miatzera sartu dira poliziak.

Recep Tayyip Erdogan, Turkiako presidentea
Atxiloketa hauek, Hurriyet egunkariak "demokraziaren aurkako kolpe" bezala deskribatu ditu. Izan ere, uztaileko estatu kolpe saiakeraren ondoren, Recep Tayyip Erdoganen gobernuak 160 komunikabide itxi ditu jada, beste hainbat neurri errepresiotzaileren artean.
Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: