Bilboko Guggenheim museoak Hermaanek eta Margrit Rupfenek eratutako bildumaren erakusketa estreinatu du gaur, azaroaren 11an. Erakusketa apirilaren 23ra arte egongo da ikusgai museoaren hirugarren solairuan. 70 obrek osatzen dute bilduma. Tartean, Picasso, Derain, Leger, Klee eta Braqueren lanak daudelarik. Erakusketa aurrera eramateko Rupf fundazioarekin elkarlanean egon da Guggenheim museoa. Urtez urte, bilduma hasten doa eta lanaren helburua da hainbat artisten ibilbidea behatzeko aukera ematea aretoz areto. Bi multzotan banatuta dago erakusketa. Batetik, artearen historian gaildendu ziren XX. mendearen lehenengo erdialdeko artisten lanak ikustea. Bestetik, XX. mendearen bigarren erdialdeko artistenak.

Hermmaan eta Margrit Rupfen Suitzako lehen bildumatzaile pribatuak izan ziren arte abstraktua eta orduko artea haien bildumaren ardatz bihurtzen. Rupf fundazioa 1954ean sortu zen bildumaren garapena eta sendotasuna biziraun zedin. Ondorioz, Fundazioak bi bilduma egileen lana aurrera eramaten du azken urteetako artea biltzen.

Pablo Picassoren biolina. Iturria: Sharon Mollerus, CC By lizentziapean.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: