Hogei euroko billete faltsuak topatu ditu Ertzaintzak Bizkaiko hainbat saltokitan. Bilbo, Barakaldo eta Getxoko zenbait dendetan topatu dituzte billete faltsuak. Iruzurrak saihesteko argi ultramoreak erabiltzea gomendatu zaie dendariei.

20€-ko biletea. Egilea: Sean MacEntee, CC lizentzia.

Guztira lau dira atzemandako billete faltsuak. Supermerkatu, lokutorio eta zerbitzugune batean atzeman ditu Ertzaintzak billete faltsu hauek. Lau billete hauetaz gainera, hogei euroko beste sei billete faltsu topatu ditu ertzainak  Bilboko joko-areto bateko truke-makinan.

Atzemandako billete hauetan faltsifikazio sistema berri bat erabili dela baieztatu du Ertzaintzak. Gaizkileek benetako 20 euroko billete batetik bi billete faltsu sortzen dituzte. Faltsifikatutako billeteei benetako billeteen banda holografikoak itsasten dizkiete. Horrela,benetako billete baten itsura ematen zaie billete faltsuei eta merkatuan sartzea lortzen dute.

Ertzaintzak argi ultramorearen erabilera gomendatzen du billete faltsuak identifikatzeko. Argi ultramorea mota honetako faltsifikazioak hautemateko metodorik ziurrena dela uste da. Faltsifikazio bat atzemanez gero salaketa jarri eta billete faltsu erakusteko eskaera luzatu du Ertzaintzak.

Hala ere, badira billete faltsuak atzemateko beste metodo batzuk. Ukimena erabiliz, billete bat faltsua dela ondorioztatu daiteke gainontzeko billeteekin alderatuz  ehundura irmo edo erresistenteagoa badu. Erliebeak ere faltsukeria zantzuak ager ditzake billetearen letretan eta balioari erreparatuz gero. Ur-markaren froga  beste metodo ezagun bat da. Billetea argitara begiratu behar da billetearen balioa eta motibo nagusia erakusten duen irudi lausoa ager dadin.

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: