1936ko irailaren amaieran Hernanin 200 pertsona fusilatu zituzten tropa frankistek. Larunbat honetan omendu dituzte 200 biktima horiek haien familiek eta baita hainbat erakundeetako ordezkariek. Erakundeetako ordezkarien artean hala nola, giza-eskubide eta elkarbizitzaren zuzendaria den Maribel Vaquero, Gogora elkarteko zuzendaria den Aintzane Ezenarro, eta Hernaniko alkatea: Luis Itxauspe izan dira han.
Frankismoaren biktimei omenaldia Madrilen (2012), Cora Álvarez, CC lizentzia (Flickr)

Homenaldia Hernaniko hilerrian duela 10 urte biktima hauek oroitzeko eraikitako oroigarrian egin da lore-ofrenda batekin. Ekintza honekin fusilatuek izan ez duten aintzatespena lortzea bilatzen dutela esan du Hernaniko udaletxeak.


Maribel Vaquerok adierazi du "zer gertatu zen erreklamatzen duten pertsonek ez dute mendekua bilatzen, egiaren eskubidea besterik ez dute defendatzen", gainera, azpimarratu du memoria gabe ez dagoela "ez idantitate kolektiborik, ez gizarterik eta ezta ere herririk".

Axact

Nafarberri

Nafarberri deritzon infogune nafar honetan argitaratzen diren artikulu eta edukiak idazlearenak berarenak dira eta Berriemaile-k ez du zertan bat etorri behar agertutako iritziarekin. Nafarberri Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle zenbaitek eta nafartzale batzuek egindako lanari esker argitaratzen da.

Egizu iruzkina:

0 comments: